Euskal Kopako finalean izango da MU, Santurtziri irabazi eta gero

Josu Bilbao Atxutegi 2019ko ira. 28a, 21:53

Santurtziri 69-66 irabazi dio Arrasateko taldeak, eta bihar final handia jokatuko du Baskoniaren kontra. Gasteiztarrek 72-64 irabazi diote beste finalerdia Tabirakori.

Iaz lortutako titulua berriro lortzeko aukera izango du MUk, bihar, 20:00etan Iturripen. Zuri-moreek norgehiagoka bikain hasi ostean (2-21 lehenengo laurdeneko markagailua), sufritu egin dute Santurtzi mendean hartzeko. Izan ere, bizkaitarrek erreakzio ona lortu dute, bigarren laurdenean, eta atsedenaldiko emaitza 23-30 izan da.

Neurketako bigarren zatia askoz ere parekatuagoa izan da, eta partida bukatzeko bi minutura Santurtzik 64-64koa karri du markagailuan, partida erabat orekatuz. Hala ere, MUk hiruko erabakigarri bat eskuratu du azken minutuan, eta finalerako txartela Arrasatekoek eskuratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak