Goikobaluko erromeria ospatu dute aurten ere, Arrasateko hainbat kultur talderen artean. Goizean ibilbide gidatua egin dute Ferrerias kaleko Arotz plazatik, Anabel Ugalderekin, eta ondoren, herriko plazatik kalejiran abiatu dira Goikobalura. Ondoren, Txatxilipurdiren eskutik jolasak egon dira umeendako, eta baita dantzaldia, eta herri olinpiadak ere. Herri bazkariaren ostean, jaiak jarraitu egin du.