Buzkantza usaina Garagartzako sanmigeletan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019ko ira. 28a, 13:17

Atzo, irailak 27, hasi zituzten San Migel jaiak Arrasateko Garagartza auzoan. Ekitaldi bereizgarririk badute jai horiek, hori buzkantza-jana izaten da. Orain arte egubakoitzean eta zapatuan egon izan da aukera buzkantza jateko; aurten, baina, atzo bakarrik banatu zituzten. Hainbat herritar elkartu ziren Patxisena elkartean. Ondoren, Buzkantza Rock jaialdia izan zen gaueko protagonista: Kañeria 13, Txerrikumeak eta Repelencia taldea igo ziren plaza erdiko kioskora. Gaur eta bihar ez da aspertzeko astirik izango.

Hona hemen zapaturako eta domekarako egitaraua:

Zapatua, irailak 28:
09:00: Diana, gaiteroen laguntzaz
11:00: Umeentzako jolasak
12:00: Hildakoen aldeko meza
13:00: Bermuta
15:00: Auzo-bazkaria eta paella lehiaketa
17:00: Auzotarren arteko jolasak
18:00: Gorriti eta bere animaliak
20:00: Pintxo pote musikatua
22:00: Lamiaren jaitsiera
22:30: DJa
 
Domeka, irailak 29:
10:45 Meza nagusia
11:00 Zaldiak
12:00 Euskal dantzak
13:00 Auzo luntxa
15:00 Jaien amaiera

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak