Rock doinuekin eta buzkantza usainarekin hasiko dira Garagartzako jaiak, barikuan

Xabi Gorostidi 2019ko ira. 24a, 11:39

Kañeria 13 talde garagartzarra, Eguzkierripa Rock jaialdian jotzen.

Ikurriña jarri eta etxafuegoak jaurti ostean, buzkantza-jana egingo dute 19:30ean. Buskantza Rock jaialdiaren edizio berri bat egingo dute, non Kañeria 13, Txarrikumeak eta Repelencia taldeek joko duten. Zapatuan, adibidez, lamiaren jaitsiera berreskuratu dute, eta domekan, besteak beste, zaldi gainean aritzeko aukera egongo da.  

Aurten, egubakoitzean bakarrik izango dituztela buzkantzak (zapatuan ez) jakinarazi dute antolatzaileek.

Hona hemen, jaietako antolatzaileak josi duten egitaraua:

Irailak 27, barikua

  • 19:00: Jaiei hasiera: Ikurriña ipini eta etxafuegoak jaurti.
  • 19:30: Buzkantza-jana denentzat.
  • 22:00: Buskantza Rock 2019:
    • Kañeria 13
    • Txerrikumeak
    • Repelencia
  • 02:00: Berakatz zopa.

Irailak 28, zapatua

  • 09:00: Diana, gaiteroen laguntzaz.
  • 11:00: Umeentzako jolasak.
  • 12:00: Hildakoen aldeko meza.
  • 13:00: Vermouth-a.
  • 15:00: Auzo-bazkaria eta paella lehiaketa.
  • 17:00: Auzotarren arteko jolasak.
  • 18:00: Gorriti eta bere animaliak.
  • 20:00: Pintxo pote musikatua.
  • 22:00: Lamiaren jaitsiera.
  • 22:30: DJak.

Irailak 29, domeka

  • 10:45: Meza nagusia.
  • 11:00: Zaldiak.
  • 12:00: Euskal Dantzak.
  • 13:00: Auzo-luntxa.
  • 15:00: Jaien amaiera.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak