MUk Euskal Kopako txapela etxeko zaleen aurrean defendatuko du

MUk etxeko zaleen aurrean defendatu ahal izango du iaz Euskal Kopan irabazitako txapela, domekan Zarautzen kontra irabazi eta gero (68-61). Hain zuzen, Ointxe!-k Iturripen antolatuko du Lauko Finala, eta zuri-moreak finalisten artean egongo dira.

Euskal Kopako lehen jardunaldian Baskoniaren kontra galdu eta gero, zuri-moreek derrigor irabazi behar zuten bigarren jardunaldia, Zarautzen kontrakoa. Eta, etxeko zaleen aurrean Arri-ren mutilek ez zuten hutsik egin. Markagailuan uneoro aurretik egon baziren ere zarauztarrek ez zuten batere erraztasunik eman. Hala, zapatuan eta domekan saskibaloi-zaleek Euskal Kopako Lauko finalarekin gozatu ahal izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak