Defentsako lanari esker irabazi ditu Ford Mugarrik ligako lehenengo bi puntuak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2019ko ira. 22a, 18:17

Ford Mugarrik Hondarribia-Bidasoa izan du aurrean Iturripen. Lan ona egin dute etxekoek: batez ere, defentsan egon da garaipenaren gakoa.

Partidu ona jokatu dute Ford Mugarri taldeko mutilek. Bai aurrean eta baita atzean ere indartsu ibili dira, baloiaren kontrola mantenduz.

Defentsa izan da gakoa

Garaipenaren gakoa, baina, defentsan egon da. 5-1 defentsa sistemarekin jokatuta oso ondo neurtu dituzte indarrak, eta aurkariaren erasoak bertan behera utzi dituzte.

Erasora irteteko orduan, eraginkorrak izan dira etxeko mutilak. Atsedenaldiko emaitza 16-11 izan da; eta, azken emaitza: 27-24.

Emaitzarekin eta lanarekin, "pozik"

"Oso pozik gaude egindako lanarekin", azaldu du Josu Herrerok partidu amaieran. "Defentsa ona egin dugu; 40. minutura arte 12 gol besterik ez dituzte sartu. Amaieran zerbait estutu dute eta gol gehiago egin dituzte", gaineratu du.

Ligako lehenengo partiduan bi puntuak eskuratuta, "pozik" geratu dira arrasatearrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak