Ibilgailu klasikoek eta elkartasunak bat egin dute Red Dragons-en festan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2019ko irailaren 21a

Ibilgailu klasikoen erakusketa jarri dute ikusgai Arizmendiarrieta plazan. Autoak gustuko dituztenentzat aukera ona izan da harribitxiak ikusteko.

Red Dragons taldeak antolatuta festa solidarioa egiten dabiltza gaurko egunean zehar. Ibilgailu klasikoen erakusketa eta ibilalditxoa egin dute goizean.

Arizmendiarrieta plazan hainbat auto jarri dituzte ikusgai, harribitxi apartak guztiak ere. Nabarmendu behar da, baina, helburua ez dela festa egitea bakarrik izan; elkartasuna keinua ere badu gaurko egunak. Izan ere, egun guztian zehar Bergarako elikagai bankurako janari bilketa egiten dabiltza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak