Bizikleta eskaintza zabala izan da Birzikletaren 16. edizioan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2019ko irailaren 21a

Europako Mugikortasun astearen barruan egin dute, beste behin, tradizio bilakatu den Birzikleta azoka. Era guztietako bizikletak jarri dituzte salgai, eta erakusketa ere egon da.

Astean zehar jasotako materiala salgai jarri dute Birzikleta azokan. Europako Mugikortasun astearen barruan antolatutako azoka izan da.

Txikiendako bizikletak, mendikoak, errepidekoak, elektrikoak... denetik egon da salgai; baita, bizikletendako osagarriak ere; adibidez, umeak eramateko aulkiak edo kaskoak. Horretaz gain, aurten, erakusketa egin dute herriko dendetako bizikleta eskaintza erakusteko.

Oinez gurekin lemapean egin dute aurtengo Europako Mugikortasun astea. Helburua da "mugikortasun iraunkorra sustatzea eta sentsibilizazioaren bidez herritarren artean eztabaida eta hausnarketa sortzea".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak