Euskal Kopan aurrera egiteko garaipena behar dute bai ala bai

Xabier Urtzelai 2019ko ira. 20a, 10:00

Euskal Kopako lehenengo jardunaldia Baskoniaren kantxan galdu eta gero, MUk garaipena behar du txapelketan aurrera egiteko. Hala, domekan (18:30) EBA mailako MUk Euskal Kopako bigarren partidua jokatuko du Zarautzen aurka, eta partidua irabazten duen taldeak lortuko du txartela lauko finalerako.

Hala, arrasatearrendako partidu garrantzitsua da, kontutan hartuta irailaren 28an eta 29an Euskal Kopako Lauko Finala Iturripera ekarriko duela Ointxe!-k. "Horregatik, zale guztiak animatu nahi ditugu oraingo domekan Iturripera gerturatzera", adierazi dute klubetik.

Hastera doa Euskal Liga

Bestalde, asteburuan hasiko dituzte Euskal Ligak, eta hor, MUk harrobiko lau talde ditu guztira, bi talde kadete mailan eta beste bi gazte mailan, gizonezkoetan eta emakumezkoetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak