"Abestea, musika eta lagun berriak egitea atsegin al duzu? Goikobalu Txiki Abesbatzakoak ikasturte berria hastear gaude! Zatoz eta gozatu musikaz, kantuaz eta lagun artean ondo pasatzeaz! Kantuen bidez, munduan barrena bidaiatzen dugu, hizkuntza ezberdinetan abestuz, askotariko dantzak ikasiz, antzerkia eta ipuin musikatuak landuz eta istorio berriak ezagutuz" azaldu dute arduradunek.
Hauek dira entsegu egunak eta orduak:
- Goikobalu Izartxoak: astearteak eta ostegunak 18:00-18:45 (Arizmendi ikastolan -
Gaztelupe Gunean-). - Goikobalu Txiki eta Gaztetxoak: astearteak eta ostegunak 18:45-19:30 (Arizmendi
ikastolan -Gaztelupe Gunean-).