Bi gizonezko atxilotu dituzte Arrasateko hiru komertziotan lapurtzen saiatzeagatik

Itziar Larrañaga Sarasola 2019ko ira. 16a, 14:15
Arrasateko Biteri plaza (Artxiboko irudia).

Ertzaintzak jakitera eman duenez, goizaldean atxilotu dituzte 34 eta 37 urteko bi gizonezkoak, ustez bi denda eta ile-apaindegi batean osten saiatu ondoren.

01:15eak aldera Arrasateko bizilagunen telefono deia jaso du Ertzaintzak, lapurreta saiakeraren berri emanez. Lehenengo deian bi pertsona okindegi bateko atea behartzen ari zirela jakinarazi diete bizilagunek. Gertaeraren tokira zihoan patruilak beste lapurreta saiakera bat ikusi du bidetan. Bigarren kasu horretan ile-apaindegi bateko atea behartuta ikusi dute ertzainek. Une berean, beste dei bat jaso dute ertzain-etxean, ile-apaindegitik gertu zegoen fruta-denda batean ostean saiatzen ari zirela jakinarazi die bizilagun batek.
 
Ertzaintzak jakinarazi duenez, "bizilagunen laguntzari esker" lortu dute ustezko lapurrak aurkitzea. Jasotako deskribapenekin bat egiten zutela ikusirik bi gizonezkoak miatu egin dituzte eta bi lima aurkitu dizkiete. Horretaz gain, ihesaldian utzitako bi aitzur ere atzeman dituzte. Informazio hori kontuan izanik bi gizonezkoak atxilotu egin dituzte, indarrez egindako lapurretaren ustezko egile moduan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak