Denboraldi-aurreko azkenak, Pitxi Herrero torneoan

Mireia Bikuña 2019ko ira. 17a, 18:30

Pitxi Herrero torneoak lagunarteko hainbat partidu batu zituen zapatuan Iturripen. Senior, jubenil eta kadete mutilen taldeek irabazi egin zuten etxean jokatutako txapelketa. Aldiz, kadete nesken eta mutilen, eta infantil neskek taldeek galdu egin dute. Prest daude denak liga hasteko.

Ford Mugarri Arrasatek domekan (12:00) hasiko du liga, Hondarribia-Bidasoaren kontra, Iturripen. Eta, Pitxi Herreroren omenezkoak balio izan zuen, hain zuzen, talde horren kontra indarrak neurtzeko (36-28). Taldeari dagokionez, aldaketak izango dira. Urtetan taldeko atezain eta erreferenteetako bat izan den Axier Vallek taldea utzi du. Ostera, Mikel Etxegia taldera itzuli da, eta ikasketak tarteko, fitxaketaren bat edo beste ere egon da.

Azken urteotan Euskadiko Txapelketan kategoriako talde onenetakoa izan da Ford Mugarri Arrasate, baina iaz belaunaldi aldaketa dela-eta taldeak egoera berrira moldatu behar izan zuen, jokalari gazteekin egin behar izan ziolako aurre ligari. Eta, aurten ere bide horretatik jarraitzea da asmoa; kategoriari eustea izango da taldearen lehenengo erronka.

 

Hauek izan dira Pitxi Herrero torneoko emaitzak:

  • Senior mailan: Ford Mugarri (seniorrak) 36- Hondarribi 28
  • Gazte mailan: 24-20 Gure Auzune
  • Kadete mutilak: 29-26 Gure Auzune
  • kadete neskak: 20-26 Bergara
  • infantil mutilak: 15-23 Gure Auzune
  • infantil neskak: 4-24 Bergara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak