Muxi, Keixi, Txaote eta Zubikarai. Mondrako lau jokalari ohi horien arteko apustuak koadrila polita batu zuen atzo Arrasaten. Egin beharreko bizikleta gaineko apustua Aramaion egin zuten, erreleboka –tartean Kurtzeta igota– eta 25-30 segundoko aldeagatik lehengo biek irabazi zuten, nahiz eta hori gutxienekoa den.

Mondrako elastikoa urtetan jantzi izan duten lagun koadrila batzea zen aitzakia. Goizean elkarrekin gosaldu, eta apustua tarteko egun osoko plana egin zuten. Gaua ere luzatuko zen, seguru.
Azaleko argazkia nagusian, ezkerretik hasita: Garin, Alzola, Keixi, Aranbarri –egun jokatzen dabilen bakarra–, Muxi, Zubikarai, Txaote, Julen, Muruamendiaraz, Loiti, Maikel, Etxeberria eta Rueda. Gero lagun gehiago ere batu ziren: