Bailaratik ere elkartasuna, 11/13 sumarioko auzipetuei

Mireia Bikuña 2019ko ira. 15a, 11:25
11/13 auzipetuei elkartasuna adierazteko manifestazioaren une bat.

Bilboko manifestazioan parte hartu zuten milaka lagunen artean egon ziren Arrasatetik joandako bi autobusetako eta Aretxabaletako beste autobuseko herritarrak. "Epaiketa hau astakeria bat da. Eta hori salatzera goaz. Gure babes osoa auzipetuei, eta bereziki, Ekain herrikidearendako", esan zuten Arrasateko autobusera igo aurretik. Fiskalak hamahiru urte eta erdiko espetxe-zigorra eskatzen du beretzat.

Giza eskubideak. Askatasuna. Etorkizuna. Herrian lelopean egin zuten atzoko manifestazioa. Hasieran, auzipetuetako bik, Ibon Meñikak eta Amaia Izkok, bihar, astelehena, Madrilera joan behar duten auzipetu guztien izenean egin zuten berba. Euren  kezkak plazaratu zituzten. Akusazioak 600 urtetik gorako espetxe-zigorra eskatzen du.

La Casilla plazatik abiatu zen manifestazioan askotariko eragilek, erakundeetako ordezkarik eta bazter guztietatik joandako herritarrek parte hartu zuten. 

Herrikideen babesa

Arrasatetik bi autobus eta Aretxabaletatik beste bat joan ziren atzoko manifestaziora. Guztiek zuten buruan Ekain Zubizarreta. "Epaiketa honek ez du zentzurik. Hasi ere ez litzakete hasi beharko", esan zuen Eneko Barberenak.  Azken egunetan Arrasateko kaleetan eta sare sozialetan babes sendoa eman zaie 47 auzipetuei. "Kaleetan egotea oso inportantea da gure mezua zabaltzeko, eta elkartasuna eta babesa adierazteko", gaineratu du. Ekain bera zer moduz dagoen galdetuta, zera esan du: "Urduri dago, normala den moduan. Baina, indartsu ere badago. Ez da egoera goxoa bihartik aurrera bizi behar dutena, baina herritarren babesa sentitzen dute, eta eskertzen dute".

Elkarretaratzea eta greba deialdia

Gaur, domeka, abiatuko dira auziperatuak Madril aldera. Bihar, epaiketaren lehen egunean, elkarretaratzea egingo dute Arrasateko Herriko Plazan, 19:00etan. Era berean, Ikasle Abertzaleak greba eguna deitu du Arrasateko ikastetxeetako Batxilergoko ikasleen artean.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak