Umeentzako jolasez josita hasi dituzte jaiak Erguinen

Xabi Gorostidi 2019ko ira. 14a, 11:15

Gazte Txokoko lagunek Sukaldaritza hondoratua jokoa antolatu dute, eta partaideek askotariko osagaiekin egindako pintxo eroak prestatu dituzte. Ludotekakoek, ordea, puzgarriak, mural eta aurpegi margotzeak eta jolas birziklatuen tailerra antolatu dituzte. Zuk in, zeuk jan auzo-merixendaren ostean, AZ Gaubelak aretxabaletarrek berezko dituzten musika eta umorea jarri dituzte. 

Gaur, 10:00etatik 14:00ak arte, ginkana, puzgarriak, arku tiroketa eta oreka tailerra izango dira. Horrez gain, erretiratuek txorizoa, salda eta haragia banatuko dituzte. 14:30ean, auzo bazkaria egingo dute trikitilarien doinu artean, eta 18:00etan, umeentzako jolasen txanda izango da, ostera ere. 20:00etan, bigarren egunez jarraian, AZ Gaubelak taldekoek hartuko dute dantzaldiaren ardura.

Domekan, sardina usaina

Asteburua gogor joango denez, indarrak berreskuratzeko aukera aparta egongo da domeka eguerdian. Erretiratuen tabernan, jaietako ekintza klasiko bihurtu den sardina-jana egingo dute, 12:30ean. Kontsumizio bakoitzeko sardina bat emango dute, horiek agortu bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak