Bi pertsona atxilotu dituzte gaur goizean Arrasaten

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019ko irailaren 13a

Udaltzainek ustezko gaizkilea harrapatu duten unea, Grupo San Juanen, 12:00ak aldera. Argazkia: lekuko bat.

Atxiloketak ez dira aldi berean eman. Ertzaintzaren arabera, 10:05ak aldera atxilotu dute lehen pertsona. Maala kalean, gizonezko bat beste bat jipoitzen ari zela, jipoituaren lagun bat defenditzeko asmoz sartu da borrokan eta labana batek eragindako zauri bat jaso du. Zaurituak ez du ospitaleratua izateko beharrik izan eta erasotzailea, 21 urteko gizonezkoa, atxilotu du Ertzaintzak lesio-delitu bat egotzita.

Bi ordu beranduago beste atxiloketa bat eman da Maalatik oso gertu, Grupo San Juanen. Lekuko baten arabera, ustez Azoka Plazan lapurretan egiteagatik ihesi zihoala udaltzainek harrapatu dute eta ertzainak heldu direnean komisaldegira eraman dute.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak