Beroko estanpazioko sektorean erreferente gisa posizionatzeko estrategiaren baitan, Gerald Schulz-en ezagutza eta eskarmentua bereganatu ditu Fagor Arrasatek. Hala jakinarazi du gaur Fagorrek. Hain zuzen Press Hardening-eko salmenta globalen zuzendari berria izango da Schulz. Zuzendaritza eta salmenta mailako postu altuetan ibilbide luzea du; AP&T, Magna, Gestamp edo Benteler-en, baita Helmerding, Kemmerich, Hubert Schlieckmann edo Siempelkamp-en.
Fagorretik azaldu dutenez, "Beroko estanpazioa zabaltzen ari den merkatua da, auto ekoizleek beraien plataformak birdiseinatu behar baitituzte merkatuaren eskaera berrietara egokitzeko. Bereziki, autoen txasisa da arindu behar dena, energia alternatiboak ugaritu direlako eta emisioen gaineko araudiak gero eta zorrotzagoak direlako". Hain zuzen, "azken urte hauetan enpresak garapen teknologiko handia izan du" eta horregatik, Volswagen talderako 3 proiektu garrantzitsu egin dituzte, 2 SEAT Bartzelonan eta bat Kasselen (Alemania).
Instalazio berria Volswagen-entzat
Volkswagenentzako instalazio berriak paraleloan jarritako arrabolez osaturiko bi labe ditu eta racking guztiz automatikoa eta independientea egiteko prestatuta dago hiru piezekin. Horretarako 3 feeder ditu prentsa kargarako, eta potentziako talde handi bat trokela kontrolatzeko. Ekipamendu berri honi esker pieza bakoitza modu independientean mugitzen du labetik trokelera bidean, taldean izan beharrean.