Herriko dantzariek eta musikariek bat egin dute #EkainArrasaten dinamikarekin, eta Elkartasun Dantza Solidarioa egingo dute gaur, 19:00etan, Arrasateko kaleetan zehar. 11/13 auziko epaiketa astelehenean hasiko da, Madrilen, eta egun berean greba egingo duela iragarri du Ikasle Abertzaleak taldeak. Horrez gain, kontzentrazioa egingo dute 12:00etan, Herriko Plazan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.