Anaitasunarendako izan da 36. Arrasate Hiria txapelketa

Mirari Altube Arrese 2019ko ira. 8a, 09:46

Anaitasuna eta Añorga izan ditu aurkari Mondrak 36. Arrasate Hiria txapelketan, eta azkoitiarrek eroan dute txapela partidu bat berdindu eta bestea irabazi ostean. 

Aurre-denboraldia gertatzeko hitzorduen artean dago Arrasate Hiria txapelketa; helburuen artean, zaleei fitxaketa berriak ezagutzera ematea eta taldea lanean dabilela erakustea, besteak beste. Atzo, aurkari indartsuak izan zituen Mondrak, Anaitasuna eta Añorga, hain zuzen ere eta etxekoak puntu bakarrarekin geratu ziren, hirugarren postuan.

Anaitasuna eta Añorgaren arteko norgehiagoka azkoitiarrek irabazi zuten gol bakarra eginda. Bigarrenean Mondrak jokatu zuen azkoitiarren aurka, eta indarrak oso parekatuta izan ziren orduan. Hala, golik sartu ez eta puntu bana jaso zituzten. Ondoren, Añorgaren aurka jardun zuten etxekoek; bai ala bai irabazi beharra zeukan Mondrak baina donostiarrek lan txukuna egin zuten. Lehen gola hain zuzen Añorgarena izan zen; laster berdindu zuen Iker Pavonek baina kanpokoen bigarren gola iritsi zen ondoren, esku hutsik utziz Mondra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak