Egubakoitzean saguzarrari ongietorria emanda hasi zituzten jaiak, eta, atzo txarangak alaitu zizkien bazterrak. Umeek nahikoa jolas egin ahal izan zuten eta helduak bazkaltzeko elkartu ziren; 300 lagun inguru izan ziren giro ezin hobean.
Gaur, ostera, erraldoien eta kilikien konpartsak girotu dizkie bazterrak eta paella jatera gerturatu dira gero auzotarrak. Aparteko giroarekin bukatu dituzte bigarrenez antolatutako jaiak.