Pertika-saltoa eta luzera-saltoa gertutik ezagutzeko aukera

Mirari Altube Arrese 2019ko ira. 7a, 19:28

Punta-puntako atletak elkartu dira Biteri plazan erakustaldi dotorea eskaintzeko herritarrei. Atleta horietako hainbat, gainera, arrasatearrak izan dira eta Mojategin egiten dutenaren berri eman gura izan dute. 

Arrasate Atletiko Taldeak –75. urteurrena ospatzen dabilen urtean– eta Ibai Arte merkatarien elkarteak –Merkemerkaua azokaren bueltan– bat egin dute atletismo erakustaldia eskaintzeko herritarrei. Ezohikoa izan da ekimena eta ikusmin handia piztu du herritarrengan: "Telebistan ikusi izan ditugu halakoak, eta gaur, bertatik bertara jarraitu ahal izatea benetan polita da. Gainera, atleta bikainak dira!".

Luzera-saltoan jardun dute honako atletek: Iñigo Uribarren, Eneko Carrascal, Mikel Agirre, Alain Egia, Igor Legarda, Asier San Sebastian, Usoa Lopez Rekarte, Nahia Iraeta eta Ainhoa Intxaurrondo. Asko izan dira sei metrotik gorako saltoa egin dutena baina luzeena Asiera San Sebastianena izan da, 6,48 metrokoa. Horietako batzuek hiruko saltoan jardun arren ohiko txapelketatan gaurkoan luzerakoa egitea erabaki dute denboraldia oraindik hasi berri dagoelako.

Pertika-saltoan ere Gipuzkoako onenak elkartu dira: Malen Ruiz de Azua, Iñigo Ugena, Luis Aranzabal eta Mikel Campon. Azken hori 4,70 metroko saltoa egiten saiatu da, baina ez du gainditu eta 4,50 metrokoarekin geratu da. 

Atletak "gustura" agertu dira erakustaldiarekin eta zaletasuna sortzeko beste pauso bat izango den ustea agertu dute.

Erlazionatuak

Atletismo erakustaldia Biteri plazan

Mirari Altube Arrese 2019 ira 07 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak