Biteri plazatik Herriko Plazarainoko kalejirarekin hasi zuten erakustaldia trikitilariek zein panderojoleek, ume, gazte eta helduek. Eta plazan hainbat jarduera izan ziren: Txatxilipurdiren eskutik jolasak, talo ekologikoa, artisauen argibideak eta trikitixa eskolan izena emateko aukera.
Trikigin lehiaketa ere jokatu zen, aurten bosgarrenez. Honako taberna hauek hartu zuten parte: Runba, Basati, Irati, Kajoi, Hamalau, Itzala, Nahi eta Dublin. Adituek osatutako epaimahaiari –udal ordezkariak zein hainbat jatetxetako arduradunak– ez zizkieten erabakia erraztu, baina azkenean Kajoi tabernak eroan zuen txapela.