Arrasate Hiria Txapelketa bihar, Ligarako motorrak berotzeko

Xabi Gorostidi 2019ko ira. 6a, 12:37

Etxeko zaleen babesarekin, indarrak neurtuko ditu Mondrak Añorgaren eta Anaitasunaren aurka, hiruko txapelketa formatuan. 45 minutuko hiru partidu jokatuko dituzte: 16:30ean, Añorga eta Anaitasuna; 17:30ean, Mondra eta Anaitasuna; eta 18:30ean, Mondra eta Añorga.

Mondrak liga hasi aurreko aurkezpen ofiziala egingo du Mojategin bihar. "Jada denboraldiaurreko bi partidu jokatu ditugu, lehena Briviescan eta bigarrena etxean Gasteizko Aurrera taldearen aurka. Baina, guretzako, Arrasate Hiria Txapelketa da zaleen aurrean egiten dugun aurkezpen ofiziala", adierazi du Xabi Etxeberriak, taldeko presidenteak, Arrasate Irratiko mikrofonoetan.

45 minutuko hiru partidu jokatuko dituzte:

  • 16:30ean: Añorga eta Anaitasuna
  • 17:30ean: Mondra eta Anaitasuna
  • 18:30ean: Mondra eta Añorga

Bi fitxaketa

Denboraldi berrirako bi fitxaketa egin ditu ohorezko erregional taldeak: Josu Arizmendiarrieta eta Xabi Alberdi. Arizmendiarrieta arrasatearra da, euskarri edo aurrelari bezala jokatu dezake eta UDAtik etorri da. Iaz, sekulako gol puska sartu zion Mondrari Atxabalpen, UDAko elastikoarekin, eta ziur horrelako golak sartuz azkar poltsikoratuko dituela Mondrako zaleen txaloak. Alberdi, ordea, atzelaria da, Urola taldetik dator, eta atzealdeko postu guztietan joka dezake. "Badago bete daitekeen hutsuneren bat, baina taldea oso maila ona ematen dabil". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak