Adin guztietarako ekintzak eta sardina usaina, hurrengo asteburuko Erguingo jaietan

Xabi Gorostidi 2019ko ira. 6a, 11:53
Iazko jaietan, umeak jolasean.

Irailaren 13tik 15era jai-giroaren epizentro izango dira Uribarri eta Erguin. Bariku arratsaldean, haurrentzako jolasez gain, bizkotxoa eta txokolatea banatuko dituzte. Zapatuan goizetik gaua ondo sartu arte egongo dira ekintzak, eta domekan, nola ez, sardina-jan goxoa egingo dute. 

Hona hemen jaietarako prestatu dituzten ekintzak, egunez egun:

Irailak 13, barikua:

  • 17:00: Haur eta gazteentzako jolasa Usatze plazan.
  • 19:00: Jubilatuen eskutik txokolatea eta bizkotxoen banaketa.
  • 21:00: Zuk ein, Zeuk jan afaria Usaetxe plazan; bakoitzak etxetik afaltzeko zerbait ekarri denon artean partekatzeko.
  • 20:00: AZ Gaubelak taldea.

Irailak 14, zapatua:

  • 10:00-14:00: Ginkana, puzgarriak, arku-tiroa eta oreka tailerra haur eta gazteentzat,Usaetxe plazan. Jubilatuen eskutik, salda, txorizo eta haragi banaketa.
  • 14:30: Auzo bazkaria, Usaetxe plazan, trikitilariekin. Txartelak salgai Erguineko Jubilatuen egoitzan, 10 euroren truke.
  • 18:00: Haurrentzako jolasak, Usaetxe plazan.
  • 2020: AZ Gaubelak taldea.

Irailak 15, domeka:

  • 12:30: Jubilatuen Tabernan Sardina-jana. Kontsumizio bakoitzeko sardina bat, sardinak agortu arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak