Gaztetxokoak, ludotekak eta Txikitxokoa eguaztenetik aurrera, martxan

Xabi Gorostidi 2019ko ira. 6a, 10:13

Umeak Okendo Jauregian dagoen Txikitxokoan jolasten.

Txikitxokoa herritarren eskariz jarritako gune autonomoa da, 0 eta 6 urte bitarteko umeen eta gurasoen erabilerarako. Ludotekek eta Gaztetxokoek euskarazko aisialdi zerbitzua ematen jarraituko dute; irailean zehar ludotekak izenik eman gabe erabili ahalko dira, eta ostean, derrigorrezkoa izango izena ematea. 

Txikitxokoa astelehenetik domekara erabili ahal izango da, honako ordutegiarekin: 9:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 20:00tara.

Ludotekak astelehenetik egubakoitzera egongo dira zabalik, 17:00etatik 20:00etara. Esan bezala, irailaren 11tik 30era sarrera librea izango dute, eta urritik beharrezkoa izango izena ematea erabiltzaile izateko. Izena emateko bi modu daude: inprimakia ludotekara edo Gazte Bulegora eramatea, edo internet bidez egitea.

Irailaren 11tik aurrera, Musakola, San Andres eta Uribarri-Erguineko Gaztetxokoak martxan izango dira; erdigunekoak, aldiz, hilaren 13an zabalduko ditu ateak. Auzoetako guneen ordutegia martitzenetik egubakoitzera 17:00 eta 20:00tara izango da. Erdiguneko Gaztetxokoak ordutegi honekin funtzionatuko du: egubakoitzean, 18:00tik 21:00etara, eta zapatutan eta domekatan 17:00etatik 21:00tara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak