Oraingo asteburuan hasiko du EBA mailako Mondragon Unibertsitatea taldeak Euskal Kopa –iaz, eurek irabazi zuten Kopa–. Lehen norgehiagoka Gasteizen jokatuko dute, Baskoniaren etxean, zapatuan, irailaren 7an (BAKH kiroldegian, 18:00etan). Hala, Euskal Kopa honetan zazpi talde egongo dira, bi multzotan banatuta. A multzoan izango dira Mondragon Unibertsitatea, Baskonia eta ZAST Zarautz. B multzoan, berriz, Santurtzi, Easo, Goierri eta Tabirako Baque. Eta, multzo bakoitzeko lehen bi taldeak sailkatuko dira lauko finalerako.
Liga urrian hasiko dute
MUren helburu nagusia, baina, EBAn egongo da. Iaz, liga oso polita egin zuen talde zuri-moreak, eta aurten, koska bat egin gura dute gora Ogararen mutilek. Taldearen bizkarrezurrari eutsiko diote; harrobiko jokalariengan oinarrituko da taldea, kanpoko lauzpabost jokalariren laguntzarekin. Sailkapenean aurreko postuetan egon gura dute.