ART-k entrenamendu saioa antolatu du gaur, hilak 5, Seber Altuben egiteko

Xabier Urtzelai 2019ko irailaren 5a

Gaur, hilak 5, 18:00etan gazteenei zuzendutako entrenamendua burutuko dute ARTko lagunek Seber Altuben, Arrasaten.  Helburua Eskola Kiroleko ikasturte berriari ongi etorria ematea da, eta bide batez, jendeari errugbia ezagutaraztea. 

Eskola Kiroleko ikasturte berriari ongi etorria emate aldera, Arrasate Errugbi Taldeak ezohiko lan-saioa burutuko du gaur, hilak 5.  "Lagun bat ekarri" lelopean, eta 18:00etan hasita, gaztetxoenei zuzendutako entrenamendua burutuko da Seber Altuben.  Bertan ART-ko teknikari, kide eta jokalariak izango dira eta, esan bezala, bertaratzen diren neska-mutikoei zuzendutako jolas eta ariketak burutuko dira.  
 
"Helburua da Eskola Kirolean aritutakoek lansaio honetara lagun bat ekartzea, errugbia eta gure kluba ezagutu dezaten", adierazi dute Arrasate Errugbi Taldeko arduradunek.  Ohi bezala, hurrengo entrenamendua igande goizean -hilak 8- Mojategin izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak