Gelmako jaiak hazten doaz eta hiru egunekoak izango dira aurten

Xabi Gorostidi 2019ko ira. 4a, 09:27

Jai batzordeko kideak, atzo, egitaraua guztiz lotuta uzteko azken ukituak emateko batzarrean.

Aitzinako Etxe Txikietako jaiei jarraipena emateko, iaz egin zituzten Gelmako jaiak lehen aldiz. Asteburu honetakoak bigarrenak izango dira, eta berritasunik ez zaie faltako: saguzarraren jaitsiera eta domekako ekintzak –iaz barikura eta zapatura mugatu ziren–. Aipatzekoa ere ETBko 3zpa4-ko lagunen ikuskizuna auzora ekartzeko egin duten ahalegina.

"Iazkoa izan zen lehen aldia, eta, batez ere, haur txikiengan zentratu ginen. Aurten, hori mantentzeaz gain, 10 urte bitarteko gaztetxoentzat eskaintza sartzearen alde egin dugu, eta hori dela eta datoz 3zpa4-ko lagunak. Goazen! telesailekoak ekartzen ahalegindu gara. Ez da posible izan, baina ziur 3zpa4-ko lagunen ikuskizunarekin jendea erakartzea lortzen dugula" azaldu du jai batzordeko Andres Castillejok. 

3zpa4 telesaileko protagonistak. (Irudia: Eitb)

Iaz ondo egindakoak errepikatzearen alde ere egin dute: "Iaz puzgarri asko jarri genituen eta oso funtzionatu zuten; beraz, aurten, ez da txikienentzako puzgarririk faltako. Baina berritasunak ere egongo dira, eta horietako bat saguzarraren jaitsiera izango da. Iazko jaietako kartela diseinatu zuenak saguzar bat jarri zuen Gelmako Eraikinetik irteten bezala. Irudia asko gustatu zitzaigun eta saguzar horren jaitsiera egitea pentsatu genuen; Zeledonen jaitsieraren antzerako zerbait. Duela gutxi entsegu moduko bat egin genuen, eta nahiko ondo irten zen. Sorpresa puntua mantentzeko goizean-goiz egin genuen, badaezpada".

Hona hemen auzoko jai batzordeko kideek lotu duten hiru eguneko egitaraua.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak