Musika, atletismo erakustaldia eta askotariko maukak, iraileko Merkemerkauan

Xabi Gorostidi 2019ko ira. 3a, 10:21

Herriko musikari gazteek maukaz beteriko herriko bazterrak alaituko dituzte barikuan eta zapatuan zehar.

Barikuan eta zapatuan udaberri-uda sasoiko porduktu merketuek Arrasateko kaleak hartuko dituzte. Erosketa giroa atseginagoa egiteko, bi egunetan musika ikuskizunak ikusi ahalko dira, eta zapatuan, 17:00etan, Arrasate Atletikok eta Ibai-artek pertika erakustaldia antolatu dute Herriko Plazan.  

Aurreko aldietan bezala, Arrasate Musikaleko ikasleek bat egingo dute herriko merkatariekin, eta musika emanaldiak egingo dituzte kalena, barikuan eta baita zapatuan ere. Eskaintza musikala ez da hor amaituko, izan ere, Mecano taldearen bertsioak egiten dituen Aidali tañdeak kontzertuak egingo baitu zapatuan iluntzean; Herriko Plazan, 19:30ean. 

"Ongi pasatzeko aukera ezin hobea, animatu eta etor zaitez! Ezin duzu galdu! Aprobetxatu azken deskontuak eta gozatu antolatu dugun egitarau oparoaz!" adierazi dute Ibai-arteko antolatzaileek.

Irudiko mapan, denda bakoitzaren kokalekua ikus dezakezue:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak