Mendilibarren Eibar eta Andoni Iraolaren Mirandes aurrez aurre Atxabalpen

Xabier Urtzelai 2019ko ira. 2a, 09:14

Eibarko Inui jokalaria erdiraketa egin guran, Barakaldoko jokalariaren aurrean, 2017an. Atxabalpeko harmailek itxura bera erakustea espero dute antolatzaileek.

Eguaztenean, irailak 4, Eibarrek eta Mirandesek lagunarteko partidua jokatuko dute Atxabalpen (18:30). Sarrerak partidu aurretik eskuratu ahal izango dira, 16 urtetik beherakoek 3 euro ordaindu beharko dituzte, eta 16 urtetik gorakoek 10 euro. 

Bi talde horiek dagoeneko buru-belarri dabiltza ligan. Eibarrek kolpe gogorra jaso du asteburuan, Atleticori azken minutuetara arte ondo estutu eta gero bazirudielako Mendilibarren gizonak partidua irabazteko gauza izango zirela. Baina, madrildarrek markagailua irauli eta ligako hirugarren garaipena eskuratu dute (3-2). Hala, orain arte puntu bakarra eskuratuta, Eibar atzealdeko postuetan dago.

Eta Bigarren mailan Mirandes ez dago hobeto sailkapenean. Athleticeko jokalari ohi Andoni Iraolaren taldeak ere hiru partidu jokatu ditu ligan; lehen jardunaldian Rayoren kontra berdinketa ona eskuratu eta gero, azken bi asteetan galdu egin dute Cadizen eta Numantziaren kontra. Bada, bi talde horien arteko lagunartekoa antolatu dute eguaztenerako, irailak 4 (18:30 Atxabalpe).   

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak