Pozik ziren antolatzaileak; izan ere, jende gaztea sartu da jai batzordean eta ekintzetan ere gero eta auzotar gehiagok hartzen du parte. Afaria izan ohi da ekintza jendetsuena, eta aurten 120 lagun inguru elkartu dira. Gero eta gehiago elkartzen direla adierazi dute jai batzordetik.
Txupinarekin eta umeendako jolasekin hasi ziren jaia atzo, 11:30ean. Triki-bertso poteo egin zuten jarraian tabernaz taberna eta mus eta partxis txapelketak etorri ziren gero. Bero sargoria izan dute aurten jaietan eta gau partean gozatu zuten gehien auzotarrek. Mahaiaren bueltan, nola ez eta AZ Gaubelak taldearen erromeriarekin.