Musa, partxisa eta AZ Gaubelak aretxabaletarren eromena, Zarugaldeko jaietan

Xabi Gorostidi 2019ko abuztuaren 30a

Jaietako zapiaren argazkia.

Bihar, zapatua, jai giroa izango da nagusi Zarugalden. 11:30ean txupina jaurtiko dute eta ordu berean umeentzako jolasak egongo dira. Ostean, bertso-poteoa, bonba japoniarrak, afaria eta mahai jokoak ez dira faltako, eta azken bi urteetan bezala, AZ Gaubelak taldeko aretxabaletarrek musika eta umorea jarriko dituzte jaiei amaiera emateko. 

Aipatzea mus txapelketarako izen ematea egunean bertan egin ahalako dela. Txapelketa 16:00etan hasiko da, eta izen ematea 20 eurokoa izango da bikoteko. 

Hona hemen egitaraua, bere osotasunean:

  • 11:30: Txupinazoa eta umeentzako jolasak.
  • 12:45: Bertso poteoa, Nebraska tabernatik hasita. (Tabernatan pintxoak egongo dira). 
  • 16:00: Mus eta partxis eta lehiaketak.
  • 18:30: Zeuk in, zeuk jan merixenda.
  • 18:50: Bonba japoniarrak.
  • 19:00: Dantza erakustaldia Lore Gazteak taldearen eskutik.
  • 19:30: Txistulariak.
  • 21:30: Afaria.
  • 23:00: AZ Gaubelak taldearen dantzaldia.
  • 00:00: Zezen suzkoa.
  • 00:15: AZ Gaubelak taldearen dantzaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak