Arrasateko EH Bilduk "mina" hartu du Araba Etorbidean egiten ari diren zuhaitzen mozketekin

Maialen Regueiro 2019ko abu. 9a, 12:52
Maider Morras eta Aitor Zubiaga, Arrasateko Araba Etorbidean

Arrasateko EH Bilduk, ohar bidez jakinarazi du, "izugarrizko bihotzeko mina" hartu duela Araba Etorbidean egiten ari diren zuhaitzen mozketekin. Bide batez, ekintza honen aurka azaldu da alderdi politikoa.

30 urtetik gorako zuhaitzak

Zuhaitzen mozketen harira, honakoa adierazi du alderdi politikoak: "Uztaila amaieran 50 zuhaitz baino gehiago bota dira, eta ezkiak, 30 urtetik gorakoak ziren, horiek gerizpea eman, etorbidea apaindu eta San Andres auzoko zuhaitz apurren taldea osatzen zutelarik. Udal gobernuak, gainera, beste zuhaitz batzuk landatzea aurreikusten du, baina horiek hogei urte beharko dituzte besteen neurrira hazteko". EH Bilduk gainera, asteon, autobus geltoki inguruan 80 urte zituzten bi zedro bota dituztela, baina hirugarren bat botatzea aurreikusten dela aipatu du.

"Kontraesan izugarria"

EH Bilduren esanetan, "egoera hau ez dator bat herri garatu batekin, kontraesan izugarria delarik". Izan ere, alderdi politikoak honako hau azpimarratu du: "EH Bilduk 2013an, Araba Etorbideko proiektu hau diseinatu zuen eta sei urte geroago EAJk inplementatzea erabaki du bete-betean, garai berriei dagozkien aldaketak adostu gabe, eragile eta beste alderdi politikoekin".

Zuhaitzak ez botatzearen saiakera

Egoera honen aurrean, EH Bilduk honakoa azaldu du: "Zuhaitzen botatzea geldiarazten saiatu gara. Udan alkate gisara diharduen Ibon Arrupek helarazi digu, 2007ko txosten bat dagoela, non zuhaitz hauek botatzea gomendatzen den. Gure ustez, gomendio hauek ez dira kontrastatuak izan eta ez dira eguneratu. Gainera, helburu nagusia zuhaitzen bizirautea mantentzea izan beharko litzateke. Horregatik, udal gobernuarekin lan egiten saiatu gara, baina honek, muzin eginez ez du irailera arte itxaron. Are gehiago, guk Arruperi bilera egiteko proposamena helarazi genion uztailaren 29an, eta bide batez, eskatu genion abuztuan zuhaitzik ez botatzeko eta guztion artean irtenbide bat landuko genuela, baina erantzun baten zai geunden bitartean, zuhaitzak bota dituzte eta orain ez dago atzera bueltarik".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak