Arrasateko natura eta ingurunea
Herriko natura eta ingurunea ezagutzeko bisita gidatua abuztuaren 11an izango da eta Debagoieneko Mankomunitateak antolatu du. Bisitak Lamiaren bila: Karraskain, Lizueta, Lezetxiki du izena eta bertan parte hartzen dutenek, Arrasateko Lizueta, Lezetxiki eta Kobaundi kobak ezagutzeko aukera
izango dute, baina baita Karraskain ingurua eta Arrasate urez hornitzen zuten iturburuak ere.
Bisita gidatu hau 09:00etan hasiko da herriko plazan eta parte hartzea nahi dutenek aurrez eman behar dute izena turismo@debagoiena.eus helbidean edota 943 79 64 63 telefonoan.
'Arrasate historikoa' bisita gidatua
Bihar Arrasateko historia ezagutzeko aukera, Arrasate historikoa bisita gidatuari esker. Bisita herriko plazatik abiatuko da, 09:30ean. Parte hartu nahi dutenek, aurrez izena eman beharko dute www.arrasate.eus/ezagutu atarian.
Abuztuaren 24an, beste bisita gidatu bat izango da, herriaren historia eta bertako herritarren ohiturak ezagutzeko. Kasu honetan, bisita 11:00etan hasiko da herriko plazan eta interesatuek izena eman beharko dute aurrez, aipatutako atarian.