Fagor Arrasatek "produktibitate maila altuko" ebaketa linea hornitu dio Alemaniako Flachstahl Werl enpresari

Maialen Regueiro 2019ko abu. 2a, 12:32

Fagor Arrasatek jakinarazi du, bobinen flexatzea duen hirugarren luzetarako ebaketa linea hornitu diola Alemaniako Flachstahl Werl enpresari. Linea honen berezitasuna da, "azken teknologia eta automatizazioez hornituta" dagoela.

Linearen ezaugarriak

Lineak dituen berezitasunei esker, "produktibitate maila altuak eta gainazaleko kalitate estandarrik zorrotzenak lortzen ditu". Horrez gain, linea honek "0,3tik 6 milimetroko neurrira bitarteko lodiera duen material delikatuekin egin dezake lan".

Flachstahl Werl enpresa alemaniarrak, "sentsore sistemari esker, kadentzia altuetan materiala prozesatu eta mozteko aukera izango du, automobilgintza merkatuak eskatzen duen kalitatea bermatuz". Horrez gain, linea honek, "eskuz egin beharreko lanak asko gutxitzen ditu, langileen ergonomia eta segurtasuna hobetuz".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak