Arrasateko udalak hainbat konponketa egin ditu

Maialen Regueiro 2019ko uzt. 31a, 15:50
Bedoñako korridoretako bat margotuta (Irudia: Arrasateko Udala)

Arrasateko udalak jakinarazi duenez, azkenaldian hainbat lan egin dira "herri eroso eta atseginagoa" eraikitzeko asmoz. Esate baterako, 60.000 euroko inbertsioa egin da harrizko eserlekuetan egurrezko taulak jartzeko eta hezkuntza zentroetako patioak berritzeko. 

Harrizko eserlekuak

Udalak adierazi du, herriko hainbat harrizko eserlekutan egurrezko taulak jarri direla, besteak beste, Itxaropena eta Garibaiko eserlekuetan eta San Andres auzokoetan. Lan horiek egiteko, 17.849 euro bideratu ditu udalak. 

Hezkuntza zentroetako berrikuntza lanak

Bedoñabeko patioan eserlekua berriztu da, baina inbertsio hau hezkuntza alorraren baitan jaso da. Udalak adierazi du gainera, hezkuntza indartzearen alde lan egingo duela. Horretarako, Bedoñabe Herri Eskolako gela zein korridoreak margotu dira, 41.128 euro bideratu direlarik. Horrez gain, konponketa lanak egin dira Institutuko, Erguineko, Bedoñabeko edo Arizmendi Ikastoletako hiru eraikinetan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak