Hamahiru kontzertu
Arrasateko dendarien elkartearen esanetan, uztailean zehar hamahiru kontzertu izan dira eta azken hilabetetan jaialdi hau antolatzeko izugarrizko lana egin dute: "Hau dena posible egiteko ezinbestekoa izan da Ibai-arte elkarteko kideen gogoa, ilusioa eta lanerako gaitasuna. Etorkizunean ere halaxe jarraituko dugu, herriaren alde barruan daukagun onena ematen".
Herriko ostatu eta tabernak
Ibai-artek udalaren eskutik jasotako babesa eskertu du, baina herriko ostatu zein tabernak ez ditu ahaztu: "Asko estimatzen dugu herriko hainbat ostatu eta tabernak emandako bultzada: Taupa, Kajoi, 1990 Gastroteka, Itzala, Aterpe, Monte, Tantaka eta Ezkiña. Denon artean errazago eramango dugu Arrasate aurrera".
