Maitane Olabarrieta arrasatearrak, 'Pecase' saria jaso du Estatu Batuetan

Maialen Regueiro 2019ko uzt. 28a, 17:05
Olabarrieta saria jasotzen (Irudia: DV)

Maitane Olabarrieta, biologo arrasatearra, Estatu Batuetan izan da Pecase saria jasotzen, inbestigatzaileei aitortzen zaien sari nagusia, hain zuzen.

2016ko saria

Olabarrietak Tokiko Zientziaren Erakundearen eskutik sari bat jaso zuen 2016an, Early Career Award izenekoa eta sari horrek, gobernu estatubatuarrak diruz lagundutako proiektu batean parte hartzeko aukera eman dio. Proiektu horretan, arrasatearrak Matanzas ibaiaren bokalearen dinamika sedimentarioa eta morfologiaren eboluzioa aztertu ditu eta bertan, aldaketa klimatikoaren eraginez, bokalen funtzionatzeko modua aldatzen ari dela eta itsasoaren maila areagotzen ari dela azaltzen da. Proiektu honen azterketa garatzen ari da oraindik, baina gobernu estatubatuarrak orain arte eman diren pausoek sarituak izatea merezi zutela ondorioztatu du.

Olabarrieta "pozik" sariarekin

Biologo arrasatearrak positiboki baloratu du sari hau jaso izana: "Nire lana modu honetan baloratzea asko eskertzen dut eta orain arte egindako lanarekin harro nago. Hala ere, oraindik asko daukagu egiteko eta nirekin batera, izugarrizko taldea dago lanean eta guztia ematen ari gara aldaketa klimatikoari aurre egiteko behar diren erantzunak aztertzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak