Edu Abarrategi eta Esteban Dolara gaiteroak Serbian dira Lurra dantza taldearekin

Mirari Altube Arrese 2019ko uztailaren 25a

Serbiako Cacak hirian ospatzen dabiltzan Etnofest 2019 jaialdian da Urretxuko Lurra dantza taldea, eta horiekin joan dira Arrasateko gaitero bi, Edu Abarrategi eta Esteban Dolara, eta Tuterako Miguel Lorente danbor-jolea.

Nazioarteko folklore jaialdia da Etnofest eta 2016an sortu zuten helburu izanik hango eta hemengo kulturak errespetatzea eta horiek gizarteratzea batetik, eta lankidetza sustatzea, bestetik; 2018a ezkero antolatzen da Cacak hirian. Joan den egubakoitzean, uztailaren 19an, joan ziren eta domekan itzuliko dira. 

Bide batez Europako beste hainbat hiri ezagutzeko aprobetxatuko dute bidaia: Verona (Italia), Zagreb (Kroazia), Liubliana (Eslobenia) eta Cannes (Frantzia), besteak beste.

Argazkiak eta bideoa: Edu Abarrategi eta Lurra dantza taldea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak