Ekain Zubizarretari babesa emateko lan-taldeak eratu dituzte

Xabi Gorostidi 2019ko uzt. 24a, 09:45

Irailaren 16an hasiko den 11/13 auzia dela eta Ekain Zubizarretari babesa emateko lan-taldeak eratu zuten duela bi aste, eta atzokoan bigarren batzarra egin zuten. Lan-taldeka antolatu ziren atzokoan, modu autonomoago batean ekintzak prestatzen hasteko.

Honako lau taldeetan egingo dute aurrerantzean lan: babes ekonomikoa – epaiketaren gastuei aurre egiteko ekintzez arduratuko da–, ekimenak –auziari ikusgarritasuna emateko ekintzak–, harremana –herriko eragileen atxikimenduak lortzeko– eta komunikazio taldea. 

Atzo Kulturaten egindako batzarrera joandakoak, taldeka antolatuta. 

Ekintza gehienak irailean egingo dira, epaiketaren ataritan, baina ez dute baztertu horietako batzuk lehenago ere egitea. Esan bezala epaiketa irailaren 16an hasiko da, eta bi egun lehenago manifestazio nazionala dago deituta Bilbon. Bertara joateko Arrasatetik autobusak antolatuko dituzte. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak