Elkarretaratzea egin dute ospitale aurrean, tenperatura altuekin duten arazoa ez delako konpondu

Mirari Altube Arrese 2019ko uzt. 23a, 15:01

Bigarrenez egin dute protesta agerraldia Debagoieneko osasun zentroetako eta kanpoko kontsultetako langileek. Debagoieneko ESIko zuzendaritzak hartutako neurriek ez dutela konpontzen tenperatura altuekin duten arazoa diote; kontrara, langileak elkarrengandik bereizi gura izatea salatu dute ELAko ordezkariek.

Joan den astelehenean, uztailaren 15ean, egindako elkarretaratzearen ondoren Debagoieneko ESIko zuzendaritzak hartutako neurria "adabaki bat" izan dela arazoarendako adierazi dute, instalaziorik behar ez duen aire girotuko aparatu bat jarri dutelako Kardiologian. "Arineketan hartutako neurri horrez gain, Zuzendaritzak proposatu duen konponbide bakarra zera da: Arrasateko osasun zentroko eraikineko lehengo ospitalizazioko bigarren solairuan obratan ari direnez, klimatizazio-sistema bat sartzea. Baina bigarren solairu horretan bakarrik", diote.

Hala, ez dutela konponbiderik jarri mahai gainean eraikineko gainerako solairuetarako ezta osasun-zentrorako ere, gaineratu dute ELAko ordezkariek, Lehen Arreta "bigarren mailara baztertuz berriz ere".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak