Lapurrak sartu dira Otalora lizentziaduna kaleko Bolintxo okindegian

Mirari Altube Arrese 2019ko uztailaren 22a

Pertsiana behartuta sartu dira lapurrak okindegian eta diru-kutxa eraman dute. Dena den, kutxa horretan ez zegoela dirurik jakinarazi du hango arduradunak. 05:00etan, egunkariak uztera etorri den banatzailea konturatu da pertsiana behartuta zegoela eta Ertzaintzari deitu dio.

Aztarnak jasotzen jardun dute ertzainek goizeko lehen orduetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak