Lezetxikiren historia eta balio arkeologikoa aintzat hartuz

Eneko Azurmendi 2019ko uzt. 20a, 14:34

Arrasateko Udaleko Toki eta Garapena sailak iaz abiatutako proiektuaren baitan, Lezetxikira bi bisita antolatu dituzte gaur goizean, euskaraz eta gaztelaniaz. Arrakasta handia dute bisitok. Izan ere, iaz 120 pertsona inguru geratu ziren itxaron zerrendan, eta aurten ere jende asko geratu da kobazuloa bisitatzeko aukera gabe.

Arantza Otaduik eskaini ditu bi bisita gidatuak. "Ez naiz arkeologoa, historialaria baizik. Beraz, nire helburua da, ikuspuntu pedagogiko batetik, jendeari gerturatzea ze garrantzia daukan Lezetxikik aztarnategi arkeologiko moduan, ez estatu mailan bakarrik, munduko testuinguru global batean ere bai", adierazi du. "Jolasen bitartez, beste giza espezie batzuekin ze ezaugarri partekatzen ditugun azaltzen saiatzen naiz, azpimarratuz Arrasaten daukagun ondare historiko eta arkeologikoa".

Parte hartzaileak, gustura

Esther Merino arrasatearrak bisita gidatuan parte hartu du, azpimarratuz "oso interesgarria" izan dela. "Arantzarekin halako bisitak egitea plazer bat izaten da. Hortik zehar goazenean izugarrizko ardura hartzen dugu gauzak ikusteko, eta askotan kosta egiten zaigu etxe albokoa eta etxekoa dena baloratzea. Horretarako, hain zuzen, horrelako bisitak oso interesgarriak dira", adierazi du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak