Arrasateko Enduro Txapelketan eman daiteke izena dagoeneko

Xabier Urtzelai 2019ko uzt. 18a, 18:00

Arrasateko enduro lasterketak beste erronka bati helduko dio irailaren 29an; izan ere, aurtengo Espainiako Openeko bost proba puntuagarrietako bat izango da etxekoa.

Hain zuzen, Arrasateko hitzorduarekin amaituko da Opena, eta aurrealdeko postuengatik lehian dabiltzan pilotuek dena izango dute bertan jokoan. Opena martxoan hasi zuten, Tortosan (Katalunia), bigarren hitzordua Madrilen antolatu zuten, La Adradan, hirugarren lasterketa maiatzean izan zen, Coruñan, eta pilotuak Tenerifera (Teror) joan ziren ekainaren 2an. Esan moduan, Arrasatekoa izango da azken hitzordua, irailaren 29an. 

Izen ematea, zabalik 

Arrasateko lasterketarako izenematea Espainiako Federazioaren webgunearen bitartez egin behar da (rfec.com). Txapelketa ofizialetan parte hartzeko, federatuta daudenek 40 euro ordaindu beharko dituzte eta federatuta ez daudenek, 52 euro, eta irailaren 13a izango da izena emateko azken eguna. Hala, informazio gehiago gura duenak enduroarrasate@gmail.com helbidera idatz dezake.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak