Carrascalek marka pertsonala ondu du; Ruiz de Azuak ere urrea jantzi du

Xabier Urtzelai 2019ko uzt. 18a, 12:32
Carrascal eta Uribarren podiumean. (Argazkia: Real Sociedad).

Asteburuan Durangon egin duten Euskadiko Txapelketan, etxeko atleten artean Eneko Carrascal nabarmendu da. Salto hirukoitzean urrea jantzi zuen, baina garrantzitsuagoa dena, marka pertsonala onduta lortu zuen hori. 

Orain arte, Arrasatekoak 15,80ko marka zeukan, 2017an Grosseton (Italia) lortutakoa, eta asteburuan marka hori bi zentimetro hobetu du (15,82). Iñigo Uribarrenek, 15,43ko saltoa eginda, zilarra jantzi zuen. Pista estalian 15,50 egin du aurten, ez da 2016-17ko denboraldiko marka ikusgarrietara iritsi –16,05 aire librean; 16,17 pista estalian–, baina iaz lesioek baldintzatutako urte txarra atzean utzi du, eta hori albiste ona da. Emakumezkoetan, berriz, Malen Ruiz de Azuarendako izan zen urrezko domina. Arrasatekoak pista estalian egindako 4,38tik gertu egon gura zuen; gertu izan zuen 4,36ko marka, baina ez zuen lortu (4,25).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak