Hilaren 20an, baserritarrek beraien produktuak salduko dituzte, hileko hirugarren zapaturo bezala, Arrasateko Seber Altube plazan. Baina, azokaz gain, Debagoieneko seigarren txakolin eguna ospatuko da. Debagoieneko hiru txakolingile izango dira –Belaskua, Otxia eta Murgialdai– eta bakoitzak bere postua izango du. Gainera, 12:00etan, bailarako txakolina dastatzeko aukera izango da, Arteaga jatetxeko Maider Larrañagarekin. Dastaketan parte hartzeko, aurrez izena ematea komeni da 943 79 64 63 telefonora deituta edota turismo@debagoiena.eus helbidera mezu bat bidalita. Ordu berean, bailarako okelarekin egindako hangurgesen postutxo bat izango da.