Txalapartaren gaineko oinarriak irakatsiko ditu Ttakun elkarteak Senegalen

Mirari Altube Arrese 2019ko uzt. 15a, 08:13
Ttakun elkarteko Antton Martinez Gorosmendi txalapartarekin.

Ndank-Ndank elkarteak uda honetan Senegalen burutuko duen proiektuan parte hartuko du Arrasateko Ttakun txalaparta taldeko Antton Martinez Gorosmendik. "Helburua da bizikidetza, kooperazioa eta kulturartekotasun programa bat burutzea Senegalgo Dionewar herrian, eta aurtengo proiektua hezkuntzan oinarrituta egongo da", adierazi dute elkartetik, eta horretarako, 25 bat lagun joango dira Senegalera kooperazio bitartez proiektua burutzera.

Ekimenaren ardatz bat kulturartekotasuna izanik, hori lantzeko kultur trukaketa bat egitea da elkartearen helburua. Horretarako, Ttakun txalaparta taldeko Martinezek txalaparta bat eramango du Senegalera txalapartaren oinarriak irakasteko. "Ikastaroa bukatutakoan txalaparta bertan geratuko da, senegaldarrek txalapartarekin "jolasean" jarrai dezaten. Senegalgo musikan perkusioak garrantzi handia du eta Martinezen asmoa litzateke fusio antzeko bat lortzea bertako instrumentuekin. Txalaparta han utzita ea zer ateratzen duten gure lagun senegaldarrek", adierazi dute Ttakun elkarteko kideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak