Etxoste tabernak irabazi du Zaldibarko areto futboleko txapelketa

Josu Bilbao Atxutegi 2019ko uzt. 14a, 15:48
Etxoste tabernako jokalariak goizeko partida baten

Bigarren urtez jarraian irabazi du Zaldibarko futbol txapelketa Etxoste taberna talde arrasatearrak. Emakumezkoetan Arizmendik irabazi du Mahoneroak taldearen kontrako norgehiagoka.

Goizean hasi eta ia domekako 03:00etara arte areto futbola izan da protagonista Zaldibarren. Gizonezkoetan, Etxeoste tabernak irabazi du txapelketa, finalean aretxabaletar talde Riazor Blues 3-0 gainditu ondoren, eta emakumezkoetan Arizmendik Mahoneroak taldeari irabazi dio.

Gizonezkoetan, hirugarren Patxixenak talde arrasatearra izan da. Txapelketan gol gehien eskuratu dituen jokalaria Iker Pavon izan da, eta jokalaririk onenaren saria Danel Argoitiak jaso du.

Hauexek dira aurtengo txapelketan izena eman duten taldeak, bi multzotan banatuta:

A taldea
Vozka Juniors
Monte Taberna
Los Invisibles
Riazor Blues
Etxoste taberna
Patxixena
Pinturas Leniz

B taldea
Shalke Temeto
Internazionalak
Estrella taberna
Latin Crew
Jibaros

Erlazionatuak

Martxan da Zaldibarko areto futbolaren maratoia

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019 uzt 13 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak