Arrozaren bidez kulturak uztartu dituzte beste behin

Josu Bilbao Atxutegi 2019ko uzt. 13a, 15:58

Munduko Arrozen Festa egin dute bigarren aldiz Arrasateko Seber Altube plazan. Guztira zortzi arroz mota ezberdin baino gehiago dastatzeko aukera izan dute musika eta dantzaren bueltan batu diren herritarrek.

Nepalgo, Kolonbiako, Kamerungo edota Saharako ukituak dituzten arroz ezberdinak dastatu dituzte Munduko Arrozen Festan. Arrozen bueltan elkar ezagutzea da ekimenaren helburua eta SOS Arrazakeriak, Gurutze Gorriak, IMME, Activos por Un Mundo Solidario taldeak, Arrasateko Aniztasun Sailak, Arrasateko HHI elkarteak eta Ekin Emakumeak taldeek elkarrekin antolatu duten hitzordua arrakastatsua izan da beste behin.

Arrozez gain, Nikaraguako edota Kolonbiako musikariek ederki girotu dute Seber Altube plaza, eta gaztetxoek mural kolektibo bat margotzeko aukera ere izan dute. Gainera, hennarekin eskuetan marrazkiak egin eta egin ibili dira bai gazte zein helduak.

Erlazionatuak

Munduko Arrozen Festako irudiak

Josu Bilbao Atxutegi 2019 uzt 13 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak