Santa Marinako jaiak, ate joka

Xabi Gorostidi 2019ko uzt. 11a, 16:44
Aurten ere, haurrentzako boloarekin hasiko dira jaiak.

Zaratarik gabeko su artifizialak izango direla zabaldu da; baina ez dira su-artifizialak, petardoak baizik. Horrez gain beste hainbat osagai izango dituzte jaiek: Sabinaren zuzeneko bertsioak, magia ikuskizunak, auzo bazkaria, bi auzo poteo, futbolin, sokatira eta billar txapelketak edo barbakoa, besteak beste. 

17:30ean egingo duten bandera jaitsierarekin emango diete jaiei hasiera, eta jarraian, haurrentzako boloa ere egingo dute. 18:00etan, Santa Marina elkartekoek prestatukoa txokolatejana dastatuko dute, eta 18:30ean, Patxi Magoaren ikuskizuna hasiko da Agerre plazan. 22:00etan, Agerre plazan bertan, Joaquin Sabinaren bertsioez osatutako zuzeneko emanaldia hasiko da; horren ostean, Los Otros taldea igoko da oholtza gainera.

Zapatuan, Los Morotes txaranga jai giroa zabaltzen hasiko da, 10:00etan. Goizean, bolo txapelketari ekingo diote, eta haurrentzako puzgarririk ez da faltako. 13:00etan, auzo-poteoa hasiko da; 14:00etan, Makatzenako frontoian bazkaria izango da.

Domekan ere, askotariko ekintzak izango dira. Batzuk aipatzearren: erretiratuentzako auzo bazkaria, Aitore Escobarren kontzertua, barbakoa eta sokatira txapelketa. Eta Azkenik, zaratarik gabeko suziriak botako dituzte. 

Hona hemen egitaraua egunik, egun:

Uztailak 12, barikua

  • 17:30: Jaiei hasiera emateko, banderen igoera eta harrentzako boloa.
  • 18:00: Santamaina elkartekoek antolatutako txokolatada.
  • 18:15: Buruhandiak.
  • 18:30: Patxi Magoaren ikuskizuna, Agerre Plazan.
  • 22:00: Sabinari tributua, Agerre Plazan
  • 23:30: Los Otros taldea Agerre Plazan.

Uztailak 13, zapatua

  • 10:00: Los Morotes txaranga.
  • 10:00: Bolatokian bolo jokoa, goiz osoan.
  • 11:00: Haurrentzako puzgarriak Arizmendi Ikastolaren Santa Teresako egoitzan.
  • 13:00: Auzo-poteoa.
  • 14:00: Makatzenako frontoian auzo-bazkaria. 
  • 17:00: Futbolin eta billar txapelketa Montserrat tabernan.
  • 19:30: Buruhandiak.
  • 20:00: Krosskorekin eta Iratxe animatzailearekin dantzaldia.
  • 23:30: Krosskorekin dantzaldia

Uztailak 14, domeka

  • 10:00: Los Morotes txaranga.
  • 11:00: Puzgarriak Makatzenako frontoian. 
  • 13:00: Auzo-poteoa. (Piscis, Donostia eta Toki Argi tabernek doako txistorra emango dute).
  • 14:00: Meza ostean, erretiratuen bazkaria.
  • 17:00: Aitor Escobarren kontzertua.
  • 18:30: Donostia tabernan, barbakoa.
  • 19:00: Buruhandiak.
  • 19:00: Duo Imperial taldearen kontzertua.
  • 19:30: Sokatira Txapelketa, Donostia tabernan
  • 22:00: Jaiei amaiera emateko zaratarik gabeko suziriak, "pertsonei eta animaliei arazorik ez sortzeko".

Irudikoa modukoak izango dira zaratarik gabeko suziriak. Eskuz jaurtitzekoak dira.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak